Ekainaren 12tik abuztuaren 26ra ikusgai dago “Marrazkien Indarra” erakusketa Ernest Lluch K.E-n. Mikel Soro Marrazketabarren diseinuetaz gozatzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Hainbat lan esanguratsu ikusteko ere okasio aparta da, belaunaldi ezberdinetako artean arrakasta handia izan baitute bere proiektuek. Txurdin dago horien artean, eta atzo erakusketara gerturatu zirenek Txurdin ezagutzeko aukera izan zuten eta hainbat argazkiak atera zituzten.