Jatorrak eta txuri-urdinak. Horrelakoak dira Mikel Sororen marrazkiak, ‘Marrazketabar’ bezala ezaguna den eta orain dela hilabete batzuk Realarekin lan egiten duen gipuzkoar marrazkilari gaztea. Illarra eta Zurutuza pirata itsasontzian, Zamoraren gol historikoa, Xabi Prieto, Carlos Vela, Mikel Oyarzabal eta WJ12-ren marrazkiak, Realaren izkutua #AzkenTxanpan Tourmaleta igotzen, REAL kamiseta Gipuzkoako leku ezagunenekin, Nahikari Garcia eta #GoazenNeskak kamiseta,… Orain dela aste batzuk salgai jarri zenetik, zale asko gure dendetatik pasa dira kamiseta bat erostera. Atzo Euskal Telebistak Mikel elkarrizketatu zuen bere azken lanak ezagutzeko. Bideoa ikusi ezazu.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!