CULTURAL Y DEPORTIVA LEONESA 3-1 SANSE

Kolpe gogorra

Vídeo

Sansek 3-1 galdu du Cultural eta Deportiva Leonesaren aurka, nahiz eta partida hasi eta berehala aurrea hartu duen, baina azkenean beste porrot bat jaso du etxekoek emaitzari vuelta eman eta gero.

Partida erritmo biziarekin eta bi taldeen abaguneekin hasi da. Dadiek, abiatu eta segundo gutxira, gertu izan du gola ezkerkada gurutzatu batekin, pixka bat desbideratuta joan dena. Barrik berea izan du leondarrentzat Fragak desbideratu duen jaurtiketa batekin. Txuri-urdinen bigarren aukera arriskutsuan aurrea hartzea lortu dute: Ruperezen bakarkako jokaldi bikaina eta Marinek area kanpotik egindako jaurtiketa ikusgarria baloia barrura bidaltzeko. Gol izugarria. Etxekoek asko estutu dute gure taldearen golaren ostean eta Dorianek gertu izan du berdinketa, baina Fragaren eta zutoinaren artean eragotzi egin dute. Korner horretan, oraingoan bai, berdinketa iritsi da Calderonen erdiraketa baten ondoren, Fornosek, buruz, baloia sare barrura bidaliz. Lehen zatiko gainerako minutuak oso lehiatuak egon dira eta gol aukera nabarmenik gabe.

Leondarrak jaun eta jabe izan dira aldageletatik igaro ostean. Bertok penaltia sartu du baloiak Arambururen eskuan jo ondoren eta aurretik jarri du bere tealdea. Aaron Rey, langa gainetik joan den erremate batekin, hirugarrena sartzeko zorian egon da. Calderonek ere, korner baten irteeran burukada batekin, partida erabakita uzteko aukera izan du, baina gutxigatik joan da. Partida ordu erdiz egon da geldirik, etxeko zale batek harmailetan izan duen bihotzekoagatik. Bi klubetako zerbitzu medikoek eta estadioko medikuek arreta eman diete. Gertakari horren ondoren, berriro ekin zaio neurketari eta Eder Garciak izan du aukerarik onena, Rodri Suarezek desbideratu duen erremate baten bidez, kanpora joan dena zutoin ondotik. Azken txanpan, kontraeraso batean, Guillermok, buruz, partida itxi du.

Porrot honek sailkapenaren erdialdean uzten du Sanse. Txuri-urdinek Fuenlabrada hartuko dute etxean datorren asteburuan dinamika txar hau eteteko helburuarekin.

Fitxa teknikoa:

Cultural y Deportiva Leonesa: Amigo, V. Garcia, Rodri Suarez (kap.), Fornos, Alvaro, D. Barri (Nico Toca, min. 81), Bicho, Calderon (Muguruza, min. 81), Berto (Aaron Rey, min. 53), Fabio (Martin S., min. 65) eta Dorian Jr. (Guillermo, min. 65).

Sanse: Fraga, Aramburu, Martin, Cantero (Zoilo, min. 61), Ruperez, Gorrotxategi, Marin (E. Garcia, min. 71) Magunazelaia (kap.) (Orobengoa, min. 81), Dadie (M. Rodriguez, min. 71), Fiabema (Mariezkurrena, min. 61) eta Azkune.

Golak: 0-1: Marin, min. 11; 1-1: Fornos, min. 17; 2-1: Berto (pen.), min. 51; 3-1 Guillermo, min. 90.

Epailea: Pozueta Rodriguez. Txartelik gabe.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!