Realak agur esan dio Erreginaren Kopari FC Badalona Women taldearen aurka final-laurdenetako luzapenean galdu ostean (0-1). Itzik azken minutuetan sartutako gol batek txapelketatik kanpo utzi ditu txuri-urdinak; bertara iritsi aurretik, Lucia Pardok penaltia sartzeko aukera izan du, baina ez du asmatu.
Donostiarrek indartsu ekin diote neurketari. Emmak lehenengo aukera izan du hasi eta gutxira zutoinean jo duen ezkerkada batekin. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala eta kanpokoen abagunerik onena Baniniren bitartez iritsi da, oso gutxigatik kanpora joan den erremate gurutzatua batekin. Lehen zatiko azkena, Guridiren burukada Emmaren erdiraketara, desbideratuta joan dena. Golik gabe atsedenaldian lehen zati oso orekatu batean.
Norgehiagokak oso parekatua izaten jarraitu du aldageletatik igaro ondoren. Gipuzkoarrek zertxobait hobeto ekin diote partidari, baina oraingoan bartzelonarrak izan dira lehen aukera sortu dutenak: Julveren erdiraketa, Baniniren ukitua eta Barclaisen errematea bigarren zutoinean, dena alde zuela, kanpora. Eskerrak. Txuri-urdinek berehala erantzun dute eta bi aukera on izan dituzte: lehena, Intzak egindako errematea, Cubedok kornerrera desbideratu duena, eta, bigarrena, korner horretan, Lucia Pardoren eskuinkada batekin, Itzik azken momentuan urrundu duena. Donostiarrek garaipena beraien eskuetan izan dute azken minutuetan Lavogezi egindako penalti bati esker, baina Lucia Pardok ez du asmatu eta Mariak jaurtiketa urruntzea lortu du. Luzapenera.
Luzapenean, donostiarrek aurrea hartzeko aukerak berriro izan dituzte berriro ere, batez ere zutoinean jo duen Pardoren ezkerkada baten bidez. Amaierarako zazpi minuturen faltan eta gure taldea hobeto zegoenean, Itzik bigarren zutoineko aldaratze bat aprobetxatu du Paularen errematearen ondoren kanpokoak aurretik jartzeko. Txuri-urdinek ez dute amore eman eta gertu izan dute berdinketa, baina Lavogezen burukada langa gainetik joan da. Lastima. Altxatu beharra dago, igandean beste hitzordu bat baitugu Liga F-n aurkari beraren aurka. Aurrera begiratzera.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: J. Arrula, Emma (Lucía, min. 66), Apari, Florentino, Moraza, Cahynová, Andreia (P. Fernández, min. 95), E. Guridi (Intza, min. 56), N. Eizagirre (kap.) (L. Pardo, min. 66), Cecilia (Aiara, min. 56) eta Mirari (Lavogez, min. 84).
FC Levante Badalona Women: María, Itzi, Nerea C., C. Cubedo, S. Majarín (kap.) (Irina, min. 106), Barclais, Ana G. (Junge, min. 90+1), Lorena (M. Llompart, min. 46), E. Julve (Paula, min. 90+1), Banini (Jankovska, min. 71) eta Kullashi (L. Chamorro, min. 46).
Gola: 0-1: Itzi, min. 113.
Epailea: Alicia Espinosa. Txartel horia erakutsi die etxeko Morazari eta kanpoko Barclaisi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin