SANSE 2-3 OVIEDO B

Kolpe latza

Vídeo

Sansek bi eta hiru galdu du irabazita zuen neurketa bat Oviedo B-ren aurka Zubietan. Kanpokoek hiru gol ia jarraian sartu dituzte hiru puntuak eskuratzeko.

Asturiarrek Leioaren sistema eta jokatzeko era berdintsuarekin era berdintsuarekin agertu dira. Orain dela bi aste kanpokoek arrakasta izan zuten modu horrekin: presioa eginez eta Sanseri baloiaren jabetza zailduz. Ez du emaitza honik izan horrek Oviedo B-rentzat, lehenengo zatian behintzat. Ez ditugu gol aukera asko ikusi lehenengo berrogeita bost minutu hauetan, baina Sansek garrantzitsuena lortu du atsedenaldirako zazpi minutu geratzen zirenean: gola. Guridik sartu du buruz eskuin hegaleko erdiraketa baten ondoren.

Neurketa bideratuta zuten txuri-urdinek. Asturiarrek pare bat aukera arriskutsu sortu dituzte zentro desberdinekin baina errematatzailerik aurkitu gabe. Gainera, epaileak txartel gorria erakutsi dio Oviedo B-ko Lobatori. Baina, hortik aurrera, neurketa erabat aldatu da. Kanpokoek berdinketa eskuratu dute penaltiz. Hurrengo minutuan emaitzari buelta eman diote urrutiko jaurtiketa bati esker. Eta, amaitzeko, garaipena bideratu dute hirugarren golarekin. Guevarak emaitza murriztu du ia azkeneko minutuan, baina ez da denborarik egon gehiagorako.

Imanol Alguacilen mutilek aukera berri bat izango dute hurrengo astean Las Gaunasen egoera honi buelta emateko. Bertan UD Logroñesen aurka jokatuko dute.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Aranbarri, Lapeña, Muñoz (Sola, min. 48), Guevara, Guridi (El Haddadi, min. 82), Calvillo, Lopez, Olaizola, Dávila (Djouahra, min. 77).

Oviedo B: Gorka, Jorge Mier, Lolo Gonzalez, Ugarte, Lobato, Jimmy, Edu Cortina, Ernesto (Jero, min. 93), Borja (Roberto, min. 83), Lucas, Javi Mier (Cueto, min, 77).

Golak: 1-0: Guridi, min. 38; 1-1: Lolo Gonzalez (p.), min. 76; 1-2: Borja, min. 78; 1-3: Lolo González, min. 80; 2-3: Guevara, min. 89

Epailea: Latorre Gracia. Txartel horia erakutsi dio etxeko Calvillori eta kanpoko Borja, Jimmy eta Lucasi. Gainera, kanpoko Lobatori txartel gorria erakutsi dio (min. 72).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!