Lehen taldeak goizean bete du Zubietan bihar Kordoban jokatu aurretiko azken saioa. Lana amaitu ondoren, Imanol Alguacilek Kopako estreinakorako deialdia azaldu du.
Zerrenda honakoa da: A. Remiro, Zaldua, Illarra, Zubeldia, Aritz, Portu, Willian J., Oyarzabal, Aihen, Guridi, Sagnan, Guevara, Merquelanz, Isak, Barrenetxea, Le Normand, Bautista, Lopez, Marrero, Ayesa, Zubimendi. Baja medikuak dira Januzaj (gainkarga ezkerreko bizeps femoralean), Moya, Gorosabel (faringoamigdalitisa, orain arte egindako COVID-19 probek emaitza negatiboak eman dituzte), Silva eta Sangalli. Besteak kanpoan geratzen dira erabaki teknikoagatik.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin