Belar-hockeyko gure taldea Madrilera joango da gaur bihartik aurrera Erreginaren Kopako edizio berri bati aurre egiteko. Txuri-urdinek bihar irekiko dute final-laurdenetako txanda Club de Campon, txapelketaren egoitzan, Sanse Complutense talde madrildarraren aurka jokatuz. Norgehiagoka 11:15ean hasiko da.
Gipuzkoarrek gauzak ondo egiteko intentzioarekin bidaiatzen dute. Finalerdietara pasatzea posible da, biharko aurkaria hiru puntu azpitik baitago ligan eta lehen itzuliko partidan mendean hartu baitzituzten. Hala eta guztiz ere, lehiaketa honek ezustekoak ekartzen ditu beti, eta partida bakarrera edozer gerta daiteke.
Ivan Lorentek zuzendutako taldea gosez eta anbizioz doa Madrilera. Finalerdietara pasatzea urrats polita izango litzateke. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin