Bazkideentzat

Kopaz gozatzeko txanda berriak

Agortuta

Oraindik ere bisitak egiten ari dira Reale Arenara, Kopaz gozatzeko eta koparen ondoan argazki bat egiteko. 16.000 realzalek baino gehiagok eman zuten izena joan den astean, eta horietako askok egina dute jada bisita. Ekimenak harrera bikaina izan du, eta horregatik izena emateko epea ireki da berriro, ekainaren 5ean eta 6an, hau da, datorren asteko larunbatean eta igandean beste txanda batzuk egiteko (10:00etatik 20:00etara, bi kasuetan). 

Oraingoan, Realeko bazkideek bakarrik eman ahal izango dute izena, txartela (fisikoa edo digitala) sarreran aurkeztuta. Nahikoa izango da erreserbaren titularra bazkide izatea, eta ez da beharrezkoa izango haren gonbidatuak bazkide izatea*.

Gainera, ekainaren 7tik aurrera eta zenbait astez, Kopa Reale Arenako dendan egongo da, eta han jarraitu ahal izango dute zaleek kopaz gozatzen.

Ibilbidea

Ibilbidea berdina izango da. Reale Arenako Iparraldeko Hondoko garajeko sarreran hasiko da, Realaren denda ofizialetik gertu. Oso garrantzitsua da garajeko sarrerara zure orduan joatea.

Sarrerako arrapala jaitsi eta zelaian sartuko zara. Han, banda zeharkatuko duzu aldageletako tunelaren irteeraren pareraino iritsi arte. Han, gure armarriaren ondoan, Kopaz gozatu ahal izango duzu segundo batzuetan, eta argazki bat atera haren ondoan. Gogoratu mugikorra edo argazki kamera ekartzea! Amaitzean, estadiotik aterako zara Hegoaldeko Hondoko garajetik.

Osasun eta higiene arrazoiengatik, ezin izango da Kopa ukitu. Realeko langileak egongo dira laguntzeko gogoz. Oso garrantzitsua izango da une oro arauak errespetatzea eta segurtasun tarteak gordetzea. Ibilbide osoa aire zabalean edo ondo aireztatutako guneetan egingo da.



* 14 urtetik gorako bazkideek bakarrik egin dezakete erreserba. Titularrak urte horiek baino gehiago eduki beharko ditu, baina gonbidatuak (gehienez bost) adingabeak izan daitezke. Beharrezkoa izango da bazkidearen IDa galdetegian sartzea, eta txartela sarreran aurkeztea. Nahikoa da erreserbaren titularra bazkide izatea.

** Aipatutako ekitaldian, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!