23. edizioaren Korrika Donostiara iritsi da gaur eta Realak bat egin du berarekin. Real Sociedad Fundazioaren eskutik, Reale Arenako 13. atean jaso dugu lekukoa. Xabi Prietok jaso du eta berarekin batera Aitor Lopez Rekarte eta Ibon Amutxastegi jokalari ohiak, Garazi Corchete eta Elaia Garcia atletak, Olatz Etxebeste eta Eli Yarza hockeyeko jokalari ohiak eta gure LaLiga Genuine taldeko hainbat jokalari. Korrikak Reale Arena inguratu du bere ibilidearekin jarraitzeko. Ehundaka zale txuri-urdin izan dira gainera, Realeko kamiseta jantzita zutela lasterka egiten. Reala beti euskararen aldeko ekimen honen alde. Guztiok Korrikarekin!
    
                    
                
                                            
                                        
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin