La Palmaren aldeko enkante solidarioa

LaLigak ongintzazko enkante bat jarri du abian LaLiga Santander eta LaLiga SmartBankeko hurrengo jardunaldian, Las Palmas UDaren eta CD Teneriferen eta Lehen eta Bigarren Mailako gainerako kluben laguntzarekin, La Palmako sumendien erupzioak kaltetutakoentzako dirua biltzeko helburuarekin. Onurak El Cabildo de La Palmarentzat izango dira, kaltetuek epe ertain eta luzera dituzten beharrak asetzeko.

Ekintza ongintzako enkante birtual bat izango da, MatchWornShirt plataformaren bidez. Kanpaina solidario honen helburua ahalik eta diru-bilketa handiena lortzea izango da, LaLiga Santander eta LaLiga SmartBank jardunaldietarako deitutako jokalarien kamiseta sinatuen enkantearen bidez.

Kanpaina gaur, urriak 15 ostirala, hasiko da bi txapelketetako jardunaldien hasierarekin, eta UD Las Palmasek eta CD Tenerifek bihar, urriak 16 larunbata, 18:15ean jokatuko duten Kanarietako derbian izango du ikusgarritasun handiena. Enkante bakoitza partida bakoitzaren hasierako txistuarekin hasiko da, eta 20 eguneko iraupena izango du (datorren azaroaren 3ra arte). Epe horretan sentsibilizazio-, sustapen- eta hedapen-kanpaina bat egingo da, bai nazio mailan, bai nazioartean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!