OSTEGUNEAN ANDERLECHT ETA IGANDEAN ATLETICO

Lagapenak eta sarrerak hurrengo bi partidetarako

Aste honetan bi partida jokatuko ditugu Reale Arenan. Ostegunean Anderlechten aurka jokatuko dugu Europa Ligako bigarren jardunaldian (18:45ean) eta igandean Atletico Madriden aurka (21:00etan).

Sarrerak eskuragarri

Europako partidarako zein ligako partidarako, sarreren online salmentak martxan jarraitzen du.

Sakatu HEMEN (Sarrerak - Anderlecht)

Sakatu HEMEN (Sarrerak - Atlético)

Bazkide-txartela (lagapenak)

Bestalde, gogoratu behar da Europa Leagueko partidetan Europa bonua ordaindu duten bazkideentzat (Aitor Zabaleta Tribuna izan ezik eta UEFAko arrazoiengatik birordezkatutako bazkideak izan ezik) soilik dagoela martxan zure txartela klubari lagapena.

Datorren ostiralean, Anderlechten aurkako partida jokatu ondoren, lagapenak familia eta lagunentzat prestatuko dira datorren igandeko Ligako hitzorduari begira. Atleticoren bisitarako lagapena martxan dago.

Deskargatu HEMEN App Realzale eta laga zure txartela

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!