Ikaskuntzaz eta esperientzia positiboz betetako hiru hilabete izan dira denbora honetan gurekin egon diren zazpi gazte japoniarrentzat. Realaren eta Wakatake Groupen arteko lankidetza akordioari esker, futbolari hauek prestakuntza jaso dute eta gure harrobiko taldeen entrenamenduetan parte hartu dute Zubietan.
Entrenamenduetan ez ezik, harrobiko jokalariek Zubietako Landaberri Ikastolan ikasten ematen dituzten denboretan ere parte hartu dute. Denbora honetan guztian Realak esan nahi duen guztiaz busti dira eta bertatik bertara ezagutu dituzte talde txuri-urdinaren lan metodoa eta baloreak.
Esperientzia aberasgarria izan da bi aldeentzat, futbolari txiki hauen garapenerako une eta egoera oso onuragarriak partekatuz. Laster ikusiko dugu elkar!
Bi erakundeen arteko akordioari esker etorri dira gazte horiek Donostira. Akordio horri esker, klub txuri-urdinak prestakuntza eta metodologia arloko aholkularitza-zerbitzuak emango dizkio Wakatakeri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin