atletismo eskola

Lehen domina iritsi da

Gure atlestismoko sekzioak bi zita izan ditu asteburu honetan eta bietan bikain aritu da. Laredon 10 kilometroko lasterketa ospetsua ospatzen zen eta Antekeran, kadete mailako pista estaliko Espainiako Txapelketa

Andaluziako herrian Realeko atletismo eskolak ordezkari bat zuen. Lehiaketa honetarako merituz sailkatu eta gero, Ibai Serrano gazteak estreinaldi paregabea izan zuen, brontzezko domina lortuz emozioz beteriko finalean. 

Ilusioz gainezka iristen zen eta kanporaketetan bere 60 metrotako marka onena gainditu eta gero (7.35 bere seriea irabazita), finalerdietan 7.40ko denbora lortu zuen, gaurko jokatu den finalerako txartela lortuz. Azken lasterketan 7.33 denbora lortu eta brontzezko domina zintzilikatu du, lehen domina lortuz Realeko atletismo eskolarako.

Rosado eta Nagorek hobetu egin dute

Bestalde, Laredon ordezkaritza bikaina izan dugu. Ricardo Rosadok lan aparta egin zuen eta laugarren amaitu zuen marka personal berriarekin  (28:57). Han bertan bere marka hobetu zuen beste atleta Javier Nagore izan zen (29:28), lehen atleta nafarra izanik ordu erditik jeisten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!