Gure belar hockeyko taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Sardinero HC mendean hartuta hiru eta bateko emaitzarekin Bera Beran. Txuri-urdinek hobeto hasi dute partida eta lehen laurdenean aurrea hartzea lortu dute Giuliana Ruggieriren bitartez. Atsedenaldira heldu aurretik eta nagusi izan arren, kantabriarrek partida berdintzea lortu dute Mª Victoria Cretellaren golarekin.
Gipuzkoarrek gogor jarraitu dute eta bi penalti kornerretan neurketa bideratu dute hirugarren laurdenean; lehenengoa Lucia Casadok egin du eta bigarrena Emilia Munitisek. Merezitako garaipena denboraldiko lehen hiru puntuak lortzeko eta sailkapenaren erdian kokatzeko. Datorren astean FC Barcelonari egingo diote bisita. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin