REAL SOCIEDAD 1-2 COSTA ADEJE TENERIFE

Lehen kolpea

Vídeo

Realak 1-2 galdu du Costa Adeje Teneriferen aurka gaur goizean Zubieta Estadioan. Txuri-urdinak hobera joan dira minutuek aurrera egin ahala eta, bigarren zatian abagune argiak izan dituzten arren, denboraldiko lehen porrota jaso dute.

Donostiarrek ez dute ondo ekin partida. Tenerifetarren lehen aukera arriskutsuan, Ouzraouik Carlotaren asistentzia aprobetxatu du area barruan ezkerkada gurutzatu indartsu batekin definitzeko. Handik gutxira, Natalia Ramosek markagailuko aldea handitu du hamaika metroetatik norgehiagoka maldan gora jartzeko. Gipuzkoarrek ez dute amore eman eta Ednak, area barruan Fatouri baloia lapurtu ondoren, ez du barkatu buruz burukoan, gure taldea neurketan berriro sartuz.

Gauzak aldatu egin dira aldageletatik igaro ondoren. Txuri-urdinek asko estutu dute eta Andreia lehia berdintzeko zorian egon da erremate gurutzatu batekin, oso gutxigatik desbideratuta joan dena. Aukera onena Ednaren burukada batekin iritsi da, Luciaren erdiraketa baten ostean, baina Fatouk atepetik urrundu du baloia. Lastima. Donostiarrek ez dute etsi eta baloiak area barruan jartzen jarraitu dute, baina gaur ez da eguna izan. Amaierara arte saiatu arren, markagailua ez da berriro mugitu.

Ligako lehen porrota Realarentzat. Egunen batean iritsi beharra zuen. Datorren asteburuan, Granada CF taldearen aurka garaipenaren bidera itzultzeko aukera berria.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: J. Arrula, Lucía, M. Molina (M. Molina, min. 86), Apari (Florentino, min. 81), Moraza (kap.) (Cecilia, min. 86), Aiara, P. Fernández, Cahynová, Andreia, L. Pardo (E. Guridi, min. 69) eta Edna.

Costa Adeje Tenerife: Noelia Ramos, Aleksandra, Elba, Fatou D., Patri Gavira (kap.), Clau Blanco, N. Ramos, Amani, Paula H.D. (S. Castelló, min. 69), S. Ouzraoui (Gramaglia, min. 69) eta Carlota (Iratxe, min. 59).

Golak: 0-1: S. Ouzraoui, min. 12; 0-2: N. Ramos (pen.), min. 22; 1-2: Edna, min. 35.

Epailea: Lorena del Mar Trujillano. Txartel horia erakutsi die etxeko Moraza eta Apariri eta kanpoko S. Ouzraoui y Clau Blanco, N. Ramos eta Gramagliari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!