EDUKIERA MURRIZTUAREN KUDEAKETA (SEVILLA FC ETA ELCHE CF)

Lehen Mailako partidetarako irizpideak irailean

Abuztua amaitu ondoren, non osasun-murrizketek ezarritako edukiera murriztua kudeatzeko zozketa hutsaren sistema ezarri zen, erantzun beharreko premia batzuk antzeman dira. Funtsean, bi hauek: 

1.- Zozketa hutsak sortutako desparekotasunak murrizteko sarrera-kopuru bat ezartzea.

2.- Tresna digitalekin ohituta ez dauden bazkideei bertaratzea erraztea. 

Reale Arenan lehen taldeak abuztuan jokatutako bi partidei dagozkien hurrengo taulak ikusten baditugu, 5.790 bazkidek bi partidetara joateko aukera izan duten bitartean, 5.273 bazkidek, nahiz eta bi partidetarako izena eman, batera ere ezin izan direla etorri ikus dezakegu.

Nolakoa izango da edukiera kudeatzeko prozesua irailean?

Lehen taldeak Reale Arenan irailean jokatuko dituen Ligako partidei begira (Sevilla FC eta Elche CF), edukiera kudeatzeko prozesu bat ezarri da zuzendu beharreko egoera hori kontuan hartzeko. Bi premisatik abiatuko gara:

1.- Reale Arena partida bakoitzean baimendutako gehienezko edukierara arte betetzea, taldeari ahalik eta laguntza handiena bermatzeko.

2.- Izena ematen duten bazkideen artean desparekotasunak murriztea.

Kudeaketa prozesua honako hau izango da:

Nola aplikatuko da faktore zuzentzailea Sevilla FC-ren partidan?

Faktore zuzentzailea partida bakoitzean aplikatuko da, edukiera-mugen eta zozketek eragindako desparekotasun handienen arabera. Iraileko helburua, hilabete amaieran, hiru partidetan izena eman duten eta sarrerarik egokitu ez zaien bazkideak egotea ekiditea da. Horretarako, sarrera-kopuru aldagarri bat aplikatuko da.

Sevilla FCren aurkako partidaren kasuan, 5.273 sarrera bideratuko dira zuzenketa-faktorera, hilabete amaieran hiru partidetan izena eman eta sarrerarik egokitu ez zaien bazkiderik ez dagoela ziurtatzeko. Lehentasuna, beraz, abuztuko bi partidetan izena eman eta sarrerarik eduki ez duten bazkideek izango dute. Hala ere, bazkide hauek ere, zozketan izena eman beharko dute.

Hau da, 5.273 bazkide horiek Sevilla Fc partidarako (irailaren 19a) izena ematen badute, zozketan sartuko dira. Zozketa horretan sarrerarik egokitzen ez bazaie, faktore zuzentzailea aplikatuko zaie eta, beraz, bigarren sarrera-kupo horretan sartu ahal izango dira eta, ondorioz, Sevilla FC-ren bisitarako sarrera bermatuta izango dute.

Antzinatasun handieneko 70 urtetik gorako bazkideak

Bestalde, sarreren beste kopuru mugatu bat klubean antzinatasun handiena duten 70 urtetik gorako bazkideentzat izango da. Jakin badakigu inskripzio digitalak zaildu egiten duela kolektibo honen bertaratzea. Sevillaren aurkako partidari begira, kluba zerrendako lehen 200 bazkideekin harremanetan jarriko da. Hala ere, talde horretako kide diren eta izena emateko aukera duten bazkideei zozketan parte hartzeko izena ematea gomendatzen diegu.

Sanse eta Europa Leagueko partidak

Europa Leagueko partidetara joateko irizpideak laster jakinaraziko dira. Jokin Aperribay presidenteak aurreratu duenez, Eindhoveneko (hilak 16) estreinaldirako sarrerak soilik bazkideentzat izango dira eta hauek lagun batekin bidaiatu ahal izango dute. Xehetasun guztiekin jakinaraziko da UEFAren irizpideak itxi eta edukiera kudeatzeko prozesua zehaztu ondoren.

Sanseren partidetan izena eman duten bazkide guztien eskaria ase ahal izan denez, ez da zozketarik behar izan. Hala ere, hurrengotan hau gertatuko ez balitz, zozketa egin beharko litzateke. Gogoratu bi partidatarako eman dezakezula izena: 11an SD Eibarren aurka (16: 00etan) eta 24an SD Huescaren aurka. Baimendutako gehieneko edukiera lehen taldearen berdina izango da.

Noiz eman ahal izango dut izena Sevilla FC eta Elche-ren partidetan?

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!