Denboraldiko lehen porrota. Realak huts eta bat galdu du arratsaldean honetan Valenciaren aurka Reale Arenan jokatutako partidan. Gipuzkoarrak nagusi izan diren partida batean, gol bakar batek denboraldiko lehen porrota ekarri du.
Reala ondo sartu da partidara. Isak, fantasiazko beste erremate batean, Domenech gainditzeko zorian egon da. Kanpokoek Remiro proban jarri nahi izan dute, baina txuri-urdinen atezainak segurtasunez erantzun du. Imanolen mutilak apur bat gehiago izan dira lehen berrogeita bost minutuetan, baina azken metroetan argitasun apur bat falta izan zaie.
Bigarren zatiaren hasierak emaitza hobea iragartzen zuen. Donostiarrak argi eta garbi gailendu dira erasoko guneetan, baina, Domenechek gelditu duen Monrealen erdiraketa bat izan ezik, ezin izan dute gol aukera argirik sortu bigarren zatiko erdiraldera arte, Oyarzabalen jaurtiketa batek goleko norabidea zeramanean. Talde valentziarra ez da Remirorengana hurbildu bigarren zatian, baina kontraeraso azkar batean huts eta batekoa egin dute Maxi Gomezek egindako erremateari esker. Partidako azken jokaldian polemika iritsi da. VAR-ak Le Normanden gol bat baliogabetu du Aritzen baloia eskuarekin ukitu eta gero.
Ligako hasiera ona geldiarazten duen porrota. Lehen garaipena bilatu behar da etxean larunbatean Getaferen aurka. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Aritz, Le Normand, Monreal, Zubimendi (Guevara, min.67), Merino, Januzaj (Lopez, min.68), Silva (Portu, min.67), Barrenetxea (Oyarzabal, min.46) eta Isak (Willian Jose, min.67).
Valencia CF: Domenech, Thierry, Hugo, Diakhaby, Gaya (kap), Kondogbia, Wass, Musah (Jasón, min.70), Alex Blanco (Lato, min.70), Kang In (Gameiro, min.70) eta Maxi Gomez (Manu Vallejo, min.92).
Gola: 0-1: Maxi Gomez, min.75
Epailea: Figueroa Vazquez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubimendiri eta kanpoko Kondogbia, Maxi Gomez, Wass, Gaya eta Thierryri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin