Realak 4-0 gainditu du DUX Logroño gaur arratsaldean Berazubin (Tolosa) aurredenboraldiko lehen lagunartekoan. Arturo Ruizen estreinaldian, donostiarrak nagusi izan dira hasieratik eta partida erabakita utzi dute lehen zatian.
Abisu pare baten ondoren, Intzak gola lortu du, zorte apur batekin: Paularen pase bikaina, Agirrezabalak area barruan jarri du, baloia Natak desbideratu du eta aurrelarian jo du ate barruan amaitzeko. Handik gutxira, Agirrezabalaren asistentzia berri bati esker Mirarik bigarrena egin du. Eta atsedenaldia baino lehentxeago, Lavogezek hirugarren gola lortu du area barruan gurutzatutako erremate batekin.
Txuri-urdinek, bigarren zatian ia erabat berritutako hamaikakoarekin, nagusitasuna erakusten jarraitu dute, eta Ednak, taldearekin debuta egin berri ostean, laugarrena sartu du, Nerearen erdiraketa buruz errematatuta. Norgehiagoka, jada erabakita, erritmoa galtzen joan da minutuek aurrera egin ahala, nahiz eta donostiarrek bosgarren gola sartzeko jokadi arriskutsuren bat sortu duten.
Garaipena eta sentsazio ezin hobeak gure emakumezkoen taldearen udako lehen partidan. Ez dago denboraldi ilusionagarri hau hasteko modurik hoberik.
Ficha técnica:
Real Sociedad: A. Estensoro (cap.) (J. Arrula, min. 46), Lucía (Emma, min. 46), Soroa (Azpirotz, min. 46), Apari (M. Molina, min. 46), Agirrezabala (Moraza, min. 46), P. Fernández (Cahynová, min. 60), Lavogez (Andreia, min. 46), Isasisamendi (Arola, min. 46), Intza (Cecilia, min. 60), L. Pardo (N. Eizagirre, min. 46) eta Mirari (Edna, min. 46).
DUX Logroño: Miralles, Colomina, Nata, Marta, Annelie, Valderas, Laura M., Justi, Pau Rubio, Isina eta Asenjo.
Golak: 1-0: Intza, min. 19; 2-0: Mirari, min. 36; 3-0: Lavogez, min. 43; 4-0: Edna, min. 51.
Epailea: Gallastegui Pérez. Txartelik gabe.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin