SANSE – SD PONFERRADINA (IGANDEA, 20:00)

Lehia berri bat gailurrean

Sansek, multzoko liderrak, Ponferradina hartuko du igande honetan Zubietan. Gure filiala bolada izugarria igarotzen ari da eta azken bost partidetan lau garaipen lortu ditu. Hiru hilabete geroago, gainera, galdu gabe jarraitzen du eta dinamika on hori mantentzeko eta luzatzeko gogoz dago. Aurrean multzoko talde onenetako bat izango dute, bi puntu azpitik, eta etxetik kanpo ez dute partidarik galdu oraingoz. Lehia berri bat gailurrean. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!

REAL C – UD LOGROÑES (IGANDEA, 18:00)

Gure hirugarren taldeak UD Logroñes hartuko du aurretik. Txuri-urdinak Brean irabaztetik datoz eta playoff postuetan sartzeko lehian jarraitzen dute. Aurrean, hain zuzen ere, igotzeko hautagaietako bat izango dute, eta multzoan porrota ezagutzen ez duen talde bakarra izaten jarraitzen du, golegileena izateaz gain. Lehia zoragarria Zubietan. Aupa Sanse!

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

15:30 Ohorezko Jubenila – SD Eibar (RSTV)

18:00 Emakumezkoen B taldea – Bizkerre (RSTV)

Igandea:

18:00 Real C – UD Logroñes (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!