Reale Arenak Villarreal CF taldea hartuko du gaur gauean. Talde horia oso sendo agertu da txapelketa hasiera honetan, sailkapeneko hirugarren postuak erakusten duen bezala. Aurkari horrek maila ona ematen jarraitzea exijituko die gipuzkoarrei.
Unai Emeryk aurrera pauso berri bat eman dio Champions Leaguea urratu zuen taldeari. Parejo edo Coquelin bezalako jokalari eskarmentudunen etorrerarekin eta Kuboren freskotasunarekin, postu garrantzitsuak lortzeko borrokan murgildu dira. Iraila amaieratik porrota ezagutu gabe, talde horiaren dinamika txuri-urdinaren antzekoa da. Pau Torres eta Raul Albiol bezalako erdiko atzelari bikoteak aprobetxatu dituzte Gerard Moreno erasoko mehatxu nagusia izaten jarraitzen duen taldeari babesa emateko. Gaurkoan defentsarako arreta ezinbestekoa izango da hiru puntuak etxean utzi ahal izateko.
Partida karrusel honek 2020ko amaierara arte eramango gaitu, aste bakoitzean hiru partida kateatuz. Ez da urrunagoko helburuei begiratzeko unea, hurrengo norgehiagokari erreparatzea da Reala izaten jarraitzeko tentsioari eusteko modurik onena. Gaur, Villarreal CF. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin