ATHLETIC CLUB - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00 | SAN MAMES)

Lehiatzen jakin

Asteko bigarren erronka iritsi da Realarentzat, eta ez da edonolako erronka, San Mamés bezalako eszenatoki bikainenean jokatuko den Athletic Cluben aurkako derbia baita. Derbia igande honetan jokatuko da, 12:00etatik aurrera.

Partida bakarra izango da hainbat arrazoirengatik: batetik, eszenatoki paregabean jokatuko delako, eta bestetik, sailkapenaren ikuspegitik ere interesgarria delako, aurkari zuzenak baitira. Sánchez Vera entrenatzailearen, hitzetan, "gogotsu eta indartsu gaude, derbia da eta ez dago aitzakiarik... baloia izatea nahi dugu, espazioak bilatzeko eta asmatu ahal izateko... lehiatzen jakin behar dugu, orain arte egiten ari garen bezala".


BIGARREN TALDEA

Larunbat honetan, Gorka Álvarezen jokalariek Madrilera bidaiatuko dute Atlético de Madriden aurka jokatzeko. Partida Wanda Alcalá de Henaresen jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Neurketa zirraragarria izango da, eta garaipen batek goiko postuetan mantentzen lagundu diezaieke.

Aurrera Real!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!