Lexus Donostiak Toyota Euskoautorekin bat egin du Realaren auto ofizial gisa. Biak talde txuri-urdinaren ibilgailuen hornitzaile ofizialak izango dira eta Gipuzkoako erakundeari autoak emateaz arduratuko dira. Euskoautorekin denboraldi honetan sinatu den lankidetza-hitzarmena hiru urtez zabalduko da.
Realeko zuzendaritzak baditu Lexusen premium autoak, hala nola, UX, NX, ES edo LS. Aritz Elustondo eta Carlos Fernandez jokalariek eta Lexus Donostiako salmenta taldeek Reale Arenan ezagutu dituzte Realak gure errepideetan erakutsiko dituen lehen bi kotxeak. Akordioa zabaltzearekin batera Realak teknologia hibridoaren eta jasangarritasunaren aldeko apustu argia egin du.
Lexusen Gipuzkoako Kontzesionario Ofizialak Belartza industrialdean du egoitza, Fernando Mugika kalea 1, 20018 Donostian.
Realzale programa.
Babesle berriarekin egindako akordioak ere abantaila ugari ekarriko dizkie Realzale Programari eta izena emanda duten realzaleei. Datozen egunetan abantaila horien xehetasunak emango dira Lexusen Gipuzkoako zentroan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin