Sansek Nou Estadi bisitatuko du Nastic liderraren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek berdindu egin zuten Cultural Leonesaren aurka joan zen asteburuan eta partidarik galdu gabe jarraitzen dute zortzi jardunaldiren ostean. Gainera, denboraldi hasiera bikain honi esker playoff postuetan daude. Aurrean, momentuz, multzoko talderik onena izango dute, bere zelaian menderaezin mantentzen dena eta Fuenlabradaren aurka galdu ondoren lehen aldiz galtzetik datorrena. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da FEF TV katearen bidez. Aupa Sanse!
CD CALAHORRA – REAL C (IGANDEA, 17:00)
CD CALAHORRA – REAL C (IGANDEA, 17:00)
Gure hirugarren taldeak La Planilla bisitatuko du Calahorraren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek denboraldiko irteerarik zailenetako bati egin beharko diote aurre, Lehen RFEF mailara itzultzea helburu duen aurkariaren kontra puntuak batzen jarraitzeko helburuarekin.
PARTIDAK ZUZENEAN
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Larunbata:
10:45 Euskal Kadetea – SD Indautxu (RSTV)
18:00 Ohorezko Jubenila – UD Logroñés (RSTV)
Igandea
16:00 Emakumezkoen D taldea – CD Anaitasuna (RSTV)
18:00 Emakumezkoen C taldea – SD Eibar C (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin