EUROPAKO AURKARIAK

Liderrago


FC KRASNODAR 0 – 2 FC ZENIT

Realak Errusiar Ligako liderraren aurka jokatuko du ostegunean Europa Leagueko bigarren jardunaldia (20:00, bertako ordua). FC Zenitek bere lidertza berrindartu du asteburu honetan huts eta bi garaitu ondoren Krasnodarri, bigarren sailkatua momento horretan. Roberto Manciniren gizonek lau puntura dute Lokomotiv. Aleksander Yerokhin eta Dmitry Poloz izan ziren golegileak.

Fitxa teknikoa:

FC Zenit: Lunev, Criscito, Mevlja, Ivanovic, Mammana, Kranevitter, Poloz, Yerokhin, Kuzyaev, Dzyuba, Kokorin.

Golak: 0-1: Yerokhin, min. 30; 0-2: Poloz, min. 36.


FK PELISTER 0 – 1 FK VARDAR

FK Vardarrek bere bolada onari jarraipena eman zion etxeko txapelketan. Kapitaleko taldeak huts eta bat garaitu zuen FK Pelister eta modu honetan lau garaipen gehitzen ditu azken bost ligako partidatan.

Fitxa teknikoa:

FK Vardar: Gachevski, Todoroski (Hambardzumyan, min. 87), Musliu, Popov, Demiri, Gligorov, Nikolov (Stojchevski, min. 82), Felipe, Jigauri (Markovich, min. 70), Blazhevski, Barseghyan. 

Golak: 0-1: Blazhevski, min. 30.


LILLESTROM SK 0 – 3 ROSENBORG BK

Hirugarren garaipena jarraian eskuratu zuen Rosenborgek Lillestrom SK-ren aurka (0-3). Merituzko emaitza jakinda arerioak maiatzaren 16tik galtzen ez zuela etxean. Zazpi jardunaldi faltata amaierarako, Rosenborgek 10 puntuko abantaila du lidertzan.

Fitxa teknikoa:

Rosenborg BK: Östbö, Hedenstad, Reginiussen, Skjelvik, Medición, Jensen, Lundemo, Konradsen, Helland (Trondsen, min. 82), Adegbenro (De Lanlay, min. 74), Bendtner (Jevtovic, min. 82).

Golak: 0-1: Bendtner, min. 22; 0-2: Helland, min. 36; 0-3: Bendtner (p), min. 73. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!