Gaurko hitzordua zaila bezain garrantzitsua da. Balentria bat egitea dagokigu, baina guretzat ez da ezezaguna. Bernabeun irabaztea ez dago edonoren esku, aukeratuek bakarrik egin dezakete, eta, posible dela sinesteaz gain, gure bertsiorik onena eskaini beharko dugu patuak zor digun publikoa izango duen final batera iristeko.
Gasolina justuarekin iristen gara hitzordura, baina anbizioarekin. Ezin izan genuen emaitza ona lortu Reale Arenan, beraz balentria behar dugu Sevillan apirilaren 26an egon nahi badugu (data ahaztezina, badakizue arrazoia). Real Madrid gora begira iritsiko da partidara. Ancelottirenak dira, segur aski, hil ala biziko neurketa hauetan aurkaririk zailenak, aurrez aurrekoan adituak.
Sinetsi nahi dugu, sinesten dugu eta beti sinetsiko dugu gure taldean. Hain handia da jokoan dagoena, ziur gaude dena Chamartingo berdegunean utziko dutela. Loria bi pausotara dago. Oso zailak, baina bi urrats besterik ez. Goazen horren bila.