Reala Malagan dago, non bihar ligako jardunaldi berri bati egingo dion aurre azken astetako garaipenei jarraipena emateko asmoz. Espedizio txuri-urdina arratsaldeko lehen orduan abiatu da Zubietatik eta Iruñeako aireportutik egin du egan. 19:00ak aldera hartu du lur Eguzkiaren Kostako aireportuan eta autobuses joan da kontzentrazio hotelera, non dagoeneko atseden hartzen dagoen biharko partidaren zain.
18 jokalariko deialdia honakoa da: Rulli, Moyá, Odriozola, Aritz, Llorente R., H. Moreno, De la Bella, Rodrigues, Illarra, Zubeldia, Zurutuza, R. Pardo, Januzaj, Canales, Oyarzabal, Juanmi, Agirretxe eta Willian J.