Reala ez da bakarrik egongo Manchesterren. Europa Leagueko zozketak Manchester Unitedekin elkartu gaitu berriro du, eta realzaleak Old Traffordera itzultzeko gogoz daude, Europako txapelketako debuta ikusteko.
Talde txuri-urdinak 3.200 sarrera izango ditu guztira Manchesterrera joan nahi duten zaleentzat. Sarreren prezioa 43 eurokoa izango da.
Bazkide, akziodun eta RS Fanek sarrerak eskatu ahal izango dituzte, astelehenean hasita eta osteguneko 12:00ak arte. Pertsona bakoitzak sarrera bat (bazkidea, akzioduna edo RS Fan denarentzat) eta beste sarrera gehigarri bat eskatu ahal izango ditu (bazkide edo bazkide ez denarentzat).
Sarrerak eskatzeko epea ostegunean 12:00etan amaituko da. Halaber, eskaerek sarrera kopurua gaindituz gero, zozketa egingo litzateke izena eman duten pertsona guztien artean.
Eman izena formularioan!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin