REAL C 2-1 AD SAN JUAN

Markagailuari buelta eman eta lidergoa

Vídeo

Gure hirugarren taldeak bolada onean jarraitzen du. Arratsalde honetan beste garaipen bat lortu du, oraingo honetan bi eta bateko emaitzarekin AD San Juanen aurka.

Partidaren hasieran oso parekatuta egon dira bi taldeak, Real Ck baloiaren jabe izateko ahaleginak egin ditu, baina ez dio erraz utzi kanpoko taldeak. Ordu laurdenera iritsi da talde nafarraren lehenengo gola: Arbeloak sartu du kontraeraso bat aprobetxatuz. Hala ere, etxekoek gol horri nola erantzun jakin dute, eta bost minutu besterik ez dute behar izan berdinketa egiteko Pablo Marinen gol bati esker. Hortik aurrera txuri-urdinek beraien erritmoa ezarri diote partidari. Bi taldeetako batek ere ez du izan aukerarik gola egiteko azken minutuetararte. Orduan iritsi da gipuzkoarren bigarren gola. Area barruko jokaldi luze baten ostean Jon Baldak sareetara bidali du baloia. Lehenengo zati amaieran estutu egin dute etxekoek eta bi eta bateko markagailuarekin joan dira bi taldeak aldageletara.

Atsedenalditik bueltan, Real C hirugarren golaren bila aritu da markagailuko tartea oraindik eta handiagoa izateko. Lespinasse saiatu da bizpahiru alditan, baina bere aukerek ez dute kanpokoen atea ikusi. Txuri-urdinek gogor jarraitu dute defentsa lanetan San Juanen atea erasotzen zuten bitartean, baina ez dute arrakasta handirik izan. Kanpokoek aurrera pausu bat eman behar izan dute partidako azkenengo minutuetan. Gol baten bila aritu dira Zubietatik puntu bat atera ahal izateko, baina gipuzkoarrek ez die aukerarik eman ezer positiboa ateratzeko. Oso partida parekatua jokatu dute bi taldeek Zubietan, baina Real Ck argi erakutsi du zergatik den sailkapeneko liderra.

Garaipen honekin talde txuri-urdinak sailkapeneko lider bakarra izatea lortu du eta datorren asteburuan Arenas de Getxoren etxea bisitatuko dute bolada onarekin jarraitzeko.

 

Fitxa teknikoa:

Real C: Arana, Cortes, Sukia, Cantero, Azurmendi, Gorrotxategi (Zubillaga, min. 61), Kortajarena (kap.), Balda (Azkune, min. 77), Marin, Garzon (Teijeira, min. 61) eta Lespinasse (Agirre, min. 68).

AD San Juan: Marin, Goicoechea, Lacomba, Lalinde, Lezaun (Mata, min. 75), Burusco (Ezcurra, min. 52), Iribarren (Iriguibel, min. 52), Retegui, Arbeloa (Zabaleta, min. 82), Mercero (kap.) (Galeano, min. 52) eta Dufur.

Golak: 0-1: Arbeloa, min. 15; 1-1: Marín, min. 21; 2-1: Balda, min. 43

Epailea: Calvo Martínez. Txartel horia atera dio Real Cko Zubillagari eta AD San Juaneko Goicoecheari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!