Etxeko txikienek udaz gozatzen hasi dira Zubietan. Atzo hasi zen Udara Realarekin programa RS campusarekin. Denok ezagutzen dugun edizio atipiko honetan, haurrak, beti bezala, primeran pasatzen ari dira gure campuseko sei txandetatik lehenengoan.
Agintariek ezarritako osasun-neurri guztiak zehatz-mehatz betez, 2008 eta 2011 artean jaiotako txikiak ingurune paregabean eta Real Sociedad Fundazioko monitoreekin dibertitzen hasi dira. Hamabi laguneko lau multzotan banatuta, Zubietako instalazioak eta Landaberri Ikastola joko eta kirol-jarduera ugariren eszenatoki izaten ari dira dagoeneko, betiere osasun-agintariek ezarritako prebentzio-arauak betez. Uda desberdina da, baina dibertsioa berdina da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin