Bikoteak

Memoria landu eta asmatu

Hamar segundo izango dituzu kartak ikusteko. Bertan, Realeko jokalariak agertuko dira. Futbolari bakoitza non dagoen buruz ikasten saiatu behar duzu. Denbora igaro ondoren, kartak biratuko dira eta benetako unea iritsiko da: kromoak parekatzea zure zeregina izango da. Animatzen zara?

'Jolastu Realarekin' doako aplikazioarekin eta bertan aurkitu dezakezun ‘Bikoteak' jokoarekin zure memoria landu ahal izango duzu ondo pasatzen duzun bitartean. Bi zailtasun dituzu aukeratzeko: modu erraza edo zaila. Lehenengoan, minutu batean parekatzeko 18 karta izango dituzu (bederatzi jokalari), eta bigarrenean, modu zailean, laurogeita hamar segundo 28 kartetarako.

Une honetan, 'Jolastu Realarekin' app-ak entretenitzeko eta talde txuri-urdinari buruz ikasteko aukera eskaintzen dizu, adin desberdinetarako pentsatutako bost jolasekin. Doakoa da, Android eta IOSentzat eskuragarri dago eta tableta eta mugikorrerako prestatuta dago.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!