MVP BM

"Taldeak gora egingo du azken txanpan"

Vídeo

Javi Galan urtarrilaren amaieran iritsi zen Realera eta otsailean, bere lehen hilabete osoan, zaleek jokalaririk onena bezala aukeratu zuten. "Oso pozik nago aldagelan eta hirian, eta hori zelaian islatzen da" aitortu zuen defentsak. Otsaileko MVP BMren irabazlearen saria jaso zuen BM Supermerlatuaren eskutik, eta Jose Mari Goikoetxea agurtu ahal izan zuen, boto-emaile guztien artean irabazlea. Bazkideak, gainera, bere kamiseta eta 100 euroko erosketa txartela jaso zituen BM Supermerkatuetako edozein saltokitan trukatzeko.

 

Funtzionamendua:

Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.

 

Realzale Programa

2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.000.000 puntu baino gehiago banatu ditu 33.000 realtzalen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 33.000 horietatik, % 86 bazkideak dira. 

Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Gorla, Chillida Leku eta IBK Bike.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!