Mikel Merino, gure zaleek aukeratutako martxoko MVPak, ostiralean Loidibarreneko BM Supemerkatura (Lasarte-Oria) egingo duen bisita aprobetxatuko du pasa den hileko MVParen entrega ofizialaren ekitaldira hurbiltzen diren zale guztiekin tarte eder bat igarotzeko.
Gure babeslearekin, Realzale Programako laguntzailea, ostiral arratsaldean egingo da ekitaldia, 17:30etatik 18:30etara, Loidibarreneko supermerkatuan. Txuri-Urdinak saria jasoko du, MVParen irabazle Jaione Lasarekin batera, eta ondoren zaleekin egongo da.
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.
Realzale Programa
2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.000.000 puntu baino gehiago banatu ditu 33.000 realtzalen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 33.000 horietatik, % 86 bazkideak dira.
Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Gorla, Chillida Leku eta IBK Bike.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin