Imajinatzen duzu zure idoloak Reale Arenako txoko bakoitza erakusten dizula? Denboraldi amaiera hau Realzale Programari esker izango da posible. Apirilaren 15etik maiatzaren 15era bitartean BM Supermerkatuetan puntuak pilatzen dituzten pertsona guztien artean gure etxean bisita gidatua zozketatuko da 23-24 MVPren eskutik. BM-ek babestutako ekintza klasiko honetan aukeratzen den futbolaria arduratuko da Reale Arenako leku erakargarrienak erakusteaz eta azaltzeaz. Animatu, lortu puntuak eta ezagutu MVPa!
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.
Realzale Programa
2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 3.000.000 puntu baino gehiago banatu ditu 33.000 realtzalen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 33.000 horietatik, % 86 bazkideak dira.
Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, Repsol, Halcón Viajes, Euskoauto, Reale, IMQ, El Diario Vasco, LG, Gorla, Chillida Leku eta IBK Bike.
    
                    
                
Disfruta de tu nuevo carnet digital	
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin