Realak datorren larunbatean, hilaren 18an jokatuko du Mendizorrozan (18:30). Klub txuri-urdinak 801 sarrera jaso ditu Deportivo Alavesetik Gasteizko lehiarako (25 euroko prezio bakarra). Sarreren banaketa honakoa izan da:
- Anoetako txarteldegia: 200 sarrera. Txarteldegia asteartean zabalduko da. Egun horretan, Realeko abonatuek bakarrik erosi ahal izango dituzte, pertsona batek bi abonatu eraman ditzake eta sarrera bana txartel bakoitzeko. Astearteko ordutegia 10etatik-13etara eta 16tik 19ra izango da. Asteazkenetik aurrera, agortu ez badira, gainontzeko zaleentzat eskainiko dira geratzen diren sarrerak, ordutegi honetan: 10:30tik 13ra eta 16tik 19ra.
- Lagunarteak: 216 sarrera.
- Halcon Bidaiak: 216 sarrera. Gure abonatuentzak jarriko dira soilik salgai. Bihartik aurrera, hilaren 9a, Halcon Viajesen bulego guztietan. 47 eurorengatik autobusa eta sarrera barne. Pertsona batek bi abonatu eraman ditzake eta sarrera bana txartel bakoitzeko erosteko aukera izango du. Sarrera erabiliko duen pertsonaren izena eta NAN-a eskatuko da.
- Klubaren konpromisoak: 169 sarrera.