Sansek bi eta hutseko merezitako garaipen bat lortu du CD Izarraren aurka Zubietan. Neurketa lauretan jokatu behar zen, baina ia hiru ordu geroago jokatu da kanpokoak atzeratu baitira errepidean denboraldiaren ondorioz.
Itxaroteak pena merezi izan du. Calvillo eta Capillaren arteko konbinazio bikain batekin iritsi da etxekoen lehenengo gola zazpigarren minutuan. Hortik gutxira, Gorosabelek eskuinetik zentro bat ipini du Olaizolak errematatu duena kanporuntz. Izarrak pare bat aukera izan ditu, argiena korner batean, hogeigarren minutuan, burukada desbideratuta joan ondoren. Hobeto amaitu dute lehenengo zatia nafarrek. Kanpokoak ondo aritu dira atzean defenditzen eta kontraerasoetara jokatu dute, baina Sansek aurre egin dio egoera horri.
Bigarren zatian handiagoa izan da oraindik txuri-urdinen nagusitasuna. Minutuak igaro ahala, aukera gehiago sortzen zituzten Imanol Alguacilenen mutilek. Jauregik, Gorosabelen zentro baten ondoren, neurketa erabakitzeko aukera handia izan du hogei minuturen faltan. Ia azkeneko minutuan gola lortu du Sanseren aurrelariak. Gehiago nahi zuten gipuzkoarren. Luzapenean bi aukera oso argi eduki dituzte etxekoek, horietako batek zutoinean jo duena. Honela, hiru puntu baliotsu hauek Zubietan geratzen dira.
Hurrengo astean Lezama zelaia bisitatuko dute bolada honi jarraipena emateko asmoarekin, eta baita lehenengo itzuliko emaitza aldatzeko.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Zubiaurre, Gorosabel, Le Normand, Ugarte, Muñoz, Guevara, Sanz, Calvillo (Alex U., min. 87), Capilla, Olaizola, Jauregi.
CD Izarra: Julio, Martinez, Ivan, Alex, Cacho, Cisneros, Alejandro (Javier, min. 76), Rodriguez, Aparicio, Martinez (Arnan, min. 65), Laborda.
Golak: 1-0: Capilla, min. 7; 2-0: Jauregi, min. 89
Epailea: Valdes Diaz. Txartel horia erakutsi die kanpoko Cisneros, Aparicio, Martinez eta Alejandrori.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin