Aurreko astean 2025ko itxiera gauzatu da Realzale Programan. Familia txuri urdinak 706.000 euro sortu ditu guztira, 18.800 realzale baino gehiagorekin, gure marka elkartuen kontsumoari esker. Itxiera prozesatu ondoren, otsailaren erdialdean posta elektroniko bidez jakinaraziko dira itzulketaren xehetasun guztiak:
- "Kuotatik deskontatzeko" aukera automatikoa hautatu duten bazkideei eta RS Fan sozietateei beren banku-kontuan sartuko zaie zenbatekoa.
- Hurrengo itxierarako puntuak metatzea erabaki baduzu, Realzale Programaren zure kontuan ere agertuko da.
32.000 lagapen baino gehiago 2025ean
Realzale Programaren itxierarekin batera, 2025an klubari egindako lagapenei buruzko itxiera ere egin da. Otsailaren erdialdean, bazkide bakoitzak bere banku-kontuan jasoko duen zenbateko zehatzaren berri emango da.
Duela bi urte estreinatu zenetik, partida joaterik ezin zuten bazkideei zuzendutako zerbitzu honek harrera positiboa izan du. 2025ean 16.000 lagapen inguru egin dira klubean, eta 315.000 euro baino gehiago banatu dira bazkideen artean.
Itxiera horretatik aurrera, klubari txartela lagatzean sortutako euroak Realzale Programan sortutakoarekin batera kudeatzen dira, baina estadiora joateak ez du eraginik izaten lagapenaren zenbatekoetan, Realzale Programaren puntuetan ez bezala. Otsailaren erdialdean, realzaleei mezu elektroniko bat emango zaie puntuen banakapenarekin, eta ordainketa bakarra deskontu osoarekin.
Klikatu HEMEN zure karneta klubari emateko
Bestalde, senideei edo lagunei egindako lagapenak finkatuta daude oraindik, beste aukera on bat bezala. Ildo horretan, 2025ean 16.000 bazkide txartel baino gehiago laga dira senideei edo lagunei App Realzale bidez.
4,1 milioi puntu baino gehiago 2017tik
2017ko amaieran jaio zenetik, Realzale Programak 4.100.000 puntu baino gehiago banatu ditu 38.000 realzaleen artean, eta, uneren batean, konfiantza jarri dute urtez urte hazten ari den ekimen honetan. 38.000 realzale horietatik, %84 bazkideak dira.
Hori ez litzateke posible izango marka kolaboratzaileen leialtasunik gabe: RS Shop, BM Supermercados, El Diario Vasco, Repsol, Halcón Viajes, LG Electronics, Toyota Euskoauto, Gorla Group, Lexus, IMQ, IBK Bike, Chillida Leku, Laacademia, Laacademia Oposaketak, Hazi Hezi, Decathlon, Swap Energía, La Perla, Alkain eta Autoescuela Intensivo.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin