Datorren igandean, RCD Espanyolen aurkako partida hasi baino lehen, minutu bateko isilunea egingo da 24-25 denboraldian zehar hil ziren bazkide guztien omenez. Ekitaldi honekin, Reala bizitza osoan bihotzean eraman duten pertsona horiek guztiak oroitzeko une xume baina hunkigarria izango da.
Minutu bateko isilune hau denboraldi hasiera bakoitzean gordeko da talde txuri-urdinak etxean jokatuko duen lehen partidan. Gure kluba gero eta handiago egiten lagundu duten pertsonak gogoratzeko momentua izango da.