Korner, kultura & futbol festibalaren onena

Mitoen derbia

Vídeo

Korner, Kultura & Futbol festibala Donostia Kulturak eta Real Sociedad Fundazioak elkarrekin antolatutako jaialdia da. Dagoeneko hiru edizio ditu, eta kulturaren eta futbolaren arteko topagunea da, bai eta biekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaida-foroa ere. Hurrengo egunetan, hiru edizio hauetan gozatu ditugun eduki interesgarrienetako batzuk berreskuratuko ditugu.

2019ko otsailaren 6eko ekitaldia

Mitoen derbia

Luis Arconada eta Jose Angel Iribarren arteko hizketaldia, Aitor Lagunasekin batera moderatzaile bezala. Ezer ezin zitekeen gaizki atera eta dena bikain atera da. Bi jokalariek beraien futbol-ibilbide arrakastatsuak errepasatu zituzten ikusle guztien aurrean. Zorionezkoak gu bertan egoteagatik. Hainbat lekuko garrantzitsu egon ziren bertan Realaren ordezkari bezala: Jokin Aperribay presidentea, Gero Rulli eta Miguel Angel Moya atezainak, Joseba Ibarburu presidenteordea eta hainbat jokalari ohi, Bixio Gorriz, Salva Iriarte, Jose Marti Martinez edota Mikel Loinaz bezala

Bai Arconadak baita Iribarrek ere atezain izatea eskergaitza dela esan zuten, eta aurrera jarraitzeko sendo egon behar zarela buruz. “Garrantzitsua da taldekide ohiekin kontaktua mantentzea iraganeko neurketa, gol eta momentu desberdinez oroitzapenak izateko”, Iribarren arabera. Arconadak onartu zuen bere ametsa Sansen jokatzea zela eta, beraz, Realean. Bertara iritsi zenean ez zuen hemendik mugitu nahi, oso gustora zegoen jada. One club men.

Protagonisten hitzak entzun nahi ahal dituzu? Bideoa ikus ezazu! Iragana, oraina eta etorkizuna. Mito eta legendak, aurrez aurre.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!