Realak garaipen justua eta beharrezkoa lortu du gaur arratsaldean Valentziaren aurka Reale Arenan. Imanolen mutilen partida on batean, Takek sartutako gol batek eta Oskarssonek sartutako birek, denboraldiko lehen garaipena eman diote etxean Realari.
Partida oso ondo hasi da etxekoentzat, hamar minutu jokatu aurretik Kuboren golari esker aurreratu baitira. Zubimendik eraso azkarra egin, eta Sergio Gomezek erdiratu du, Kubok, markarik gabe, gola nahi bezala egin zezan. Abantailarekin Realak hobeto gidatu ahal izan du partida eta Valentziarrek, korner batean Mosqueraren burukada batean izan ezik, ezin izan dute Remiro urduritu lehen zatian. Imanolen gizonek beste aukera on bat izan dute atsedenaldira bi goleko tartearekin joateko, baina Aguerden erremateak, geldikako ekintza batean, langa jo du.
Bigarren zatian Valentziarrek aukerarik onena izan dute. Korner jaurtiketa batean Tarrega erdiko atzelariak huts egin du buruz egindako errematean. Aguerden urruneko jaurtiketa batekin erantzun du Realak, Mamardashvilik ondo kanporatuta. Bigarren gola Oskarssonen eta Turrientesen aukera bikoitzean iritsi ahal izan da, baina bisitarien atezainak, lehenik, eta jaurtiketa desbideratu batek, ondoren, eragotzi egin du. Bigarren gol bat behar zen lasai egoteko eta gola Oskarssonek, Braisen paseari esker, burutu duen kontraeraso bati esker iritsi da, txuri urdinez bere lehenengo gola sinatuz. Ez da bakarra izan, izan ere, deskontu denboran eta beste kontraeraso batean, aurrelariak hirugarrena egin du Sergio Gomezen zerbitzua bultzatuz.
Lehen garaipena Realarentzat etxean, ligako inertzia hautsi eta gora begira jartzeko aukera ematen diena. Ostegunean, Europako hitzordua Reale Arenan.
Ficha teknikoa:
Real Sociedad: Remiro, Aramburu (Aritz, min.85), Zubeldia, Aguerd, Javi López, Zubimendi, Sučić (Brais Méndez, min.75), Sergio Gómez, Take (Magunazelaia, min.85), Barrene (Turrientes, min.60) eta Oyarzabal (cap)(Óskarsson, min.60).
Valencia CF: Mamardashvili, Foulquier, Mosquera, Tárrega, Vázquez (Thierri, min.37), Hugo (Barrenechea, min.77), Pepelu (cap)(Almeida, min.77), Diego López (Tenés, min.62), Rioja, Javi Guerra (Dani Gómez, min.62) eta Hugo Duro.
Golak: 1-0: Take, min.8. 2-0: Óskarsson, min.80. 3-0: Óskarsson, min.92.
Epailea: Alberola Rojas. Ez du inor zigortu.
Asistentzia: 32.332 ikusle.