#ElkarriOn Saria

Mugarik gabeko etorkizuna eraikitzen

Vídeo

Urteko egunik politenetakoa bizi izan da gaur goizean Zubietan. Pandemia dela eta bi urtez ospatzeko aukera izan ez dugun aurren, gaur goizean VI. #ElkarriOn Saria ospatu da Zubietan. Jokalariek bere ametsa egi bihutu dute talde txuri-urdinaren instalazioetan Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) antolatutako sari honi esker. Sari honek CIE Automotiven babesa du.

Aurtengo sarian, gizonezkoetan, Oiartzun eta Danena klub konbenituek parte hartu dute. Nesken kasuan, Usurbil eta Urnieta klub konbenituak gerturatu dira. Goiz izugarri honetan, eta jokalarien ilusio eta alaitasunari esker, hesi guztiak hautsi dira. Zubietara gerturatu diren guztiak esperientzia ezin hobea bizi dute eta denon artean hesiak hausteko gai garela erakutsi dute. Mugarik gabeko etorkizuna eraiki dezagun denon artean.

Goizeko hamarretan txapelketa honen beste edizio bati hasiera eman zaio Zubieta z4 eta z5 zelaietan. Aurreko edizioetan bezala partidak 4x4 formatuarekin jokatu dira. Ehun pertsona baina gehiagok parte hartu dute 16 taldetan banaturik. Jokalari guztiek baldintza eta arau berekin parte hartu dute.

Txapelketa honi esker, gure harrobiko jokalari txuri-urdinak esperientzia berezia bizitzeko aukera izan dute, minusbaliotasun intelektuala duten kirolariekin jokatu al izan dute. Honek, dudarik gabe, Realeko harrobiko jokalarien formazio bidea aberastuko du. Esperientzia ahaztezina guztiontzat gaurko egunean. Jokalari guztiek ilusio handiz parte hartu dute edizio honetan.

Instalazio txuri-urdinetan jokatu ahal izatea ahaztezina eta berezia izan da. Gainera, esperientzia honek pertsonek mugarik ez dituztela erakutsi du. Zubietan izandako giroa paregabea izan da. Elkarrekin batera indartsuagoak garela berrestu egin da berriro ere. Pertsona ezberdinekin gauza ezberdinak ikas ditzakegu eta garaiezinak bihur gaitezke.




Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!