Realak eta Cecilia Marcosek akordioa lortu dute donostiar jokalariaren kontratua 2027 denboraldira arte berritzeko. Jokalari txuri-urdinak, emakumezkoen futbol eliteko arduradun Maider Castillo eta emakumezkoen futbol arduradun Garbiñe Etxeberriarekin batera, bere lotura berria sinatu du klubarekin Reale Arenan.
2019an iritsi zen bigarren taldera, handik gutxira lehen taldearekin debuta egin, eta ordutik, bere abiadura, ausardia eta konpromisoarekin, taldeko pieza garrantzitsu batean bilakatu da. Erasoko hegalari gaztea talde honen azken garaipenen parte izan da, 2021/22 denboraldian bigarren postu historikoa lortuz, Erreginaren Kopako eta Superkopako azpitxapeldun izanez, eta taldearekin batera Txapeldunen Ligan estreinatuz. Harrobiko jokalariak historia idazten jarraitu nahi du bere etxetzat duen klubean.
Zorionak, Cecilia!