ERREZETA TXURI URDINA BM SUPERMERKATUEI ESKER

Nork prestatuko du ogi txigortu onena?

Ogi txigortu goxoa nola prestatu pentsatzeko txanda heldu da. Onenak saria izango du! Joan den astean entsalada bat proposatu genizuen. Oraingo honetan, jakin nahi dugu nola sukaldatzen duzuen hain oinarrizkoa den osagai batekin: ogiarekin. Aukera asko dituzue.

Hau da Virginia Santesteban gure nutrizionistak proposatutako errezeta berria. Jokalariak eta lehen taldeko teknikariak animatu dira eta onena Ander Guevarak prestatu du. Berak eta Virginia Santestebanek aukeratuko dute, hain zuzen ere, jasotzen diren guztien artean zein ogi txigortua den onena. Sasoiko produktuak erabiltzea baloratuko da, baita erabilitako ogiaren kalitatea eta produktu begatelen bat erabiltzea ere.

Nola parte hartu

Lehiaketa honetan parte hartzeko hurrengo pausoak bete beharko dira: zaleek euren sare sozialetan #ErrezetaTxuriUrdina edo #RecetaTxuriUrdin hashtag-a erabili beharko dute ogi txigortuaren argazkiarekin batera. Horretaz gain, izen bat jarri beharko diote eta erabilitako osagaiak aipatu beharko dituzte. Parte hartzeko beste aukera bat [email protected] helbide elektronikora bidaltzea izango da. Maiatzaren 10a, igandea, amaitu baino lehen bidali beharko da informazio guztia. Astelehenean, Virginia Santestebanek lehiaketaren irabazlea zein den esango du.

Saria

Ogi txigortu onena prestatzen duen zaleak BM Supermerkatuetan erabiltzeko 100 euroko kupoia irabaziko du.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!