Iker Irribarria eta Beñat Rezusta, gipuzkoar pilotari bikotea, ‘2017 eskuz binakako txapelketa’-ren irabazleak, bihar omenaldi jasoko dute Anoetan Granada CF-renn aurkako partidan. Klub txuri-urdinak gonbidapena egin die biharko partida ikusteko eta errekonozimendua jasoko dute palkuan egingo den ekitaldi xumean.
