Realak Club de Futbol Americaren bisita jaso zuen atzo, Mexikoko talde garrantzitsuena eta Amerikako klub historikoa. Microsoften laguntzarekin, mexikar klubeko ordezkariek Anoeta Estadioa bisitatu zuten txuri-urdinen digitalizazio prozesua ezagutzeko.
Angel Oyarzun lehendakariordeak ongi etorria eman ondoren gure instalazioak erakutsi zituen. Bisita ostean digitalizazioren prozesuaren lehen pausoak aurkeztu zituen bileran. Sebastian Lancestremerek, Microsoft Sportsen zuzendari nagusia, bisitan parte hartu zuen. Bideo honetan bisita osoa ikus dezakezu.