REAL SOCIEDAD 3-0 FC SHERIFF

Orain, lehenengo postuaren bila

Vídeo

Realak bolada bikainean jarraitzen du. Lau jardunaldi nahikoa izan ditu lehiaketaren hurrengo fasera igarotzeko. Gaur FC Sheriffen aurka hiru eta huts irabazita, Sorloth, Rico eta Navarroren golekin, zuzenean final-zortzirenetara eramango duen multzoko lehen postua bilatuko du. Talde honek meritu handia du.

Espero zen bezala, txuri-urdinek eraman dute norgehiagokaren pisua une oro, baina aukerak berandu iritsi dira. Egin dutenean, oso argiak izan dira. Lehenik, Carlos Fernandezen baloi batean, Braisen pasearen ondoren, zutoinaren kanpoaldera bidali du baloia. Hurrengo jokaldian, kolpe zoragarri batean, galegoak langarekin topo egin du berriro. Moldaviarrak hamarrekin geratu dira Zohouriren bi txartel horiengatik, eta horrek donostiarren bidea erraztu du. Atsedenaldira iritsi orduko, Sorlothek gol bikaina lortu du, ezkerkada indartsu eta estu batekin. Geldiezina atezainarentzat.

Bigarren zatian txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira. Kanpokoak arriskurik sortu gabe zeudela, gipuzkoarrek lehenbailehen erabaki nahi izan dute, eta Diego Ricoren gol politarekin lortu dute, ezkerrez Turrientesen asistentzia bat gurutzatu ostean. Azken txanpan, hainbat aukera sortu eta gero, Navarrok hirugarrena egin du, Kubok bigarren zutoinetik jarritako baloia sare barrura errematatuz.

Reala hurrengo fasean dago. Meritu handia. Orain LaLigan jarri behar da arreta berriro. Gozatzera. Aupa, Real!

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Aritz (kap)(Arambarri, min.74), Le Normand, Pacheco, Rico, Guevara, Turrientes, Silva (Navarro, min.46), Brais Méndez (González de Zarate, min.62), Carlos Fernández (Karrikaburu, min.46) eta Sorloth (Take, min.62).

FC Sheriff: Celeadnic, Guedes, Zohouri, Kiki, Radeljic (kap), Kpozo, Mudasiru, Diop, Badolo, Pernanbuco (Heron, min.74) eta Rasheed (Vizeu, min.80).

Golak: 1-0: Sorloth, min.45+1. 2-0: Rico, min.66. 3-0: Navarro, min.81.

Epailea: Enea Jorgji (Albania). Txartel horia erakutsi die etxeko Ricori eta kanpoko Mudasiruri. Kanpoko Zohouriri txartel gorria erakutsi dio 33. minutuan.

Asistentzia: 25.806 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!