Realak eta Alazne Estensorok akordioa lortu dute Lazkaoko atezainaren kontratua 2028ra arte luzatzeko. Jokalari txuri-urdinak Anoetan sinatu du lotura berria, Maider Castillo emakumezkoen eliteko arduradunaren eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futboleko arduradunaren ondoan.
2021ean Zubietara iritsi zenetik, hirugarren taldean jokatzeko, Alaznek etengabe egin du aurrera harrobiko maila guztietan: bigarren taldetik igaro, haren igoeran protagonista izan, eta lehen taldera iritsi arte. Lesioa gainditu ondoren, denboraldi honetan egin du debuta Liga Fn, maila bikaina emanez eta atepean segurtasuna eta konfiantza transmitituz.
Hunkituta, Alaznek poz handia agertu du bere bizitzako klubean hazten eta lehiatzen jarraitzeko aukeragatik; etorkizun oparoko errealitate sendoa baita jada.
Zorionak, Alazne!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin