CEI Talde gipuzkoarrarekin lortutako akordioari esker, familia txuri urdinaren etxeratzea esku onetan dago eta berme guztiak merezi ditu. Hauek izango dira neurri sanitarioak abuztuan Reale Arenan jokatuko diren partidetan?
- Maskarila nahitaez erabili behar da, bai sarreran eta irteeran, bai partida osoan. FFP2 maskarila edo erabilera bakarreko maskarila kirurgikoa gomendatzen da.
- 1,5 metroko pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatu.
- Zelaira garaiz sartu eta estadioaren seinaleak eta sektoreak errespetatu, baita klubeko langileen jarraibideak ere.
- Nahitaezkoa izango da harmailetarako sarbide bakoitzean jarriko den gel hidroalkoholikoa erabiltzea. Zerbitzuetara joan ondoren ere nahitaez erabili beharko da.
- Ezin izango da inola ere okupatu egokia ez den eserlekurik.
- Bere eserlekuan eserita egotea, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
- Segurtasun-distantzia beti bermatze aldera, pilaketak saihestea, bai zelaira sartzean, bai komunera edo tabernara joatean.
- Zelaira elikagaiak eta edariak sartzea debekatuta dago. Egoeraren batengatik maskarila estadioaren inguruetan kentzen bada, gogorarazi behar da gutxieneko segurtasun-distantzia 2 metrokoa izango dela. Ezingo da erretzera atera atsedenaldian.
- Saihestu gainazalekin eta objektuekin kontakturik izatea zelaira sartzean, bertan egotean eta handik ateratzean. Gel hidroalkoholikozko banagailuak jarriko dira zelaiko gune askotan.
- Zona bakoitzeko taberna bat irekiko da, baina hidrataziorako ura bakarrik eskainiko da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea; mesedez, edan zure eserlekuan eserita zaudenean.
- COVID-19rekin lotutako sintomaren bat izanez gero, ez joan partidara eta jarri harremanetan osasun-agintariekin.
Datorren ostegunean informazio gehiago izango da eskuragarri dauden zerbitzuei, ordutegiei eta estadioko ateei buruz.