REAL SOCIEDAD 2-0 VALENCIA CF

Oso beharrezkoa

Vídeo

Realak bi eta huts gainditu du Valencia gaur goizean Zubietan. Garaipen oso beharrezkoa azken bi porrot mingarrien ondoren eta geldialdiaren aurretik arnasa hartzeko balio duena.

Hasi eta berehala, partidako lehen minutuan, valentziarrek markagailuan aurrea hartzeko aukera argia izan dute. Anita Marcosek, jarraian egindako erremate bikoitzarekin, Elene Lete jarri du proban, eta honek bikain erantzun dio gola saihestuz. Eta 0-1etik 1-0era pasa gara. Nereak azkar atera du falta, Franssik baloia kontrolatu eta area barruan jarri du, Jensenek lehen gola sartzeko. Zer nolako lasaitua hasierako sustoaren ondoren. Txuri-urdinak zelaian finkatzen joan dira minutuek aurrera egin ahala eta Mirarik bigarrena oso gertu izan du Franssiren pase sakon baten ostean, baina bere erremate gurutzatua desbideratuta joan da. Lehen zatiko aukera guztiak amaituta zeudela zirudienean, kanpokoek berea izan dute Anita Marcosen burukada batekin, oso gutxigatik kanpora joan dena.

Partida oso ondo jarri da berriro hasi eta berehala Enithen opariarekin, Jensenek aprobetxatu duena bigarrena egiteko. Hobe, ezinezkoa. Txuri-urdinek euren bertsiorik onena erakutsi dute bigarren zatiko lehen minutu hauetan, partida erabakita uzteko abaguneekin. Onena langa gainetik joan den Mirariren jaurtiketa batekin iritsi da. Valentziarrek, emaitzak behartuta, aurrerapausoa eman dute azken ordu erdian. Anita Marcosek arriskua eraman du berriro kanpokoentzat, aurrealdetik egindako jaurtiketa baten ondorioz, oso gutxigatik desbideratuta joan dena. Asunek ere berea izan du, baina Letek, atepean seguru, gola saihestu du. Partida amaierarako hamar minuturen faltan zaildu da txuri-urdinak hamarrekin geratu direnean Vanegasek txartel gorria ikusi ostean. Baina garaipena ez da inoiz arriskuan egon egoera ezin hobeto kudeatu duen Realarekin.

Hiru puntu oso garrantzitsu sailkapenean aurrera egiteko eta geldialdira lasaiago joateko. Bi aste barru Sporting de Huelvari bisita egingo diote. We are Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Izarne, Apari, Vanegas, Bernabe, I. Arnaiz, Andreia, Franssi, Jensen (Lorena, min. 65), N. Eizagirre (kap.) (Tejada, min. 82) eta Mirari (Emma, min. 77).

Valencia CF: Enith, Kerlly R. (Tamarit, min. 72), Florentino, M. Molina (Estela, min. 85), Pauleta (J. Lopez, min. 72), M. Carro (kap.) (Serna, min. 55), Fiamma, M. Marti (Chacon, min. 55), Asun, M. Portales eta Anita Marcos.

Golak: 1-0: Jensen, min. 6; 2-0: Jensen, min. 47

Epailea: Planes Terol. Txartel horia erakutsi die etxeko Franssiri eta kanpoko Kerlly R. eta J. Lopezi. Txartel hori bikoitza erakutsi dio etxeko Vanegasi (min. 79).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!