CD Atlético Baleares 1-2 Sanse

Oso garrantzitsua

Vídeo

Sansek 1-2 irabazi dio gaur goizean CD Atletico Balearesi. Donostiarrek, nagusi partidan, ezinbesteko hiru puntu lortu dituzte playoff postuetan sartzeko.

Lehen zatia intentsitate handiarekin hasi da bi taldeen aldetik. Etxekoek norgehiagokako lehenengoa izan dute hasi eta berehala, baina aurrelariaren jaurtiketa kanpora joan da. Txuri-urdinak gero eta gehiago hurbildu dira aurkariaren areara lehenengoaren bila. Jokaldi horietako batean, Marinek bere taldea aurreratu du Gabilondoren erdiraketa on baten ostean. Jarraian, balearrek berdinketa lortu dute falta baten ostean. Arambarrik plantxan jaurti du bere burua erdiraketa aldentzeko, baina zorte handirik gabe baloia bere atean sartu du. Atsedenaldira iritsi aurretik, Martonek donostiarrei aurrea hartzeko aukera izan du, baina bere jaurtiketa Diazek gelditu du.

Bigarren zatian txuri-urdinak gogotsu atera dira eta bigarrena egiten saiatu dira. Hamar minutura, Olasagastik bigarrena egitea lortu du Marinen pase baten ondoren. Erdilariak, areaz kanpotik, baloia jo du eta baloia zutoina urratuz sartu da. Sergio Franciscoren mutilek ez dute etsi eta erasoan jarraitu dute, markagailuko zifra handitzeko. Marrerok Mallorcako jokalarien berdinketa eragotzi du. Talde bisitaria saiatzen jarraitu da, baina ez du hirugarrena lortu.

Txuri-urdinek garaipen garrantzitsua lortu dute etxetik kanpo playoff postuetan sartzeko. Aurretik hiru partida geratzen zaizkie, lehenengoa datorren astean izango da eta UD Logroñes hartuko dute. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

CD Atlético Baleares: Díaz, Laure, Olaortua (kap.), Navarro, Baró, Tropi (Jiménez, min. 70), Petcoff, Ramón (Nieto, min. 58), Miguelete (Pastrana, min.58), Narro eta Dioni.

Sanse: Marrero, Gabilondo, Arambarri (kap.), Cantero, Gómez, Marín (Aguirre, min. 80), Gorrotxategi (Ezkurdia, min. 87), Olasagasti, Martín (Kortajarena, min. 70), Dadie (Teijeira, min. 80) eta Martón (Azkune, min. 70).

Golak: 0-1: Martín, min. 17; 1-1: Arambarri (p.p.), min. 20; 1-2: Olasagasti, min. 54.

Epailea: Ávalos Martos. Etxeko taldeko Sanabria, Olaortua, Tropi eta Ramoni, eta kanpoko Cantero eta Gorrotxategiri atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!