Gure webguneko erabiltzaileek Martin Zubimendi aukeratu dute denboraldi honetako jokalaririk onena izateko. Harrobiko jokalariak urte bikaina bete du, talde guztiak bezala, eta maiatzeko jokalari onenaren sariaz gain, MVP 21-22 saria eskuratu du, BM Supermerkatuen babesarekin. Donostiarra Mikel Oyarzabalen eta Alex Remiroren aurretik geratu da sailkapen nagusian.
Zubimendik atzo jaso zituen sariak, Groseko BM supermerkatuan, Secundino Esnaola kalean, denboraldiko jokalaririk onena izateagatik gure zaleen iritziz. Laura Vegak, zale txuri-urdinak, bere kamiseta eta 100 euroko erosketa-txartela jaso zituen BM Supermerkatuetako edozein establezimendutan trukatzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin